Ihes egitea zaila bada, are zailagoa itzultzea, ahaztuen zerrendatik irten eta gailurreraino berriro iristea. Horretan dabil HB. Lehengo lagunak bizirik ote? Lo-li-ta izan zuen salbatzaile, baina aldi berean etsai; ezin inorekin fidatu. Zailtasunak zailtasun, HB ez da jaio erdipurdikoen lohian plisti-plasta ibiltzeko. Kosta ahala kosta bereganatuko du berriz Litxarrerien Jaunari dagokion lekua. Itzuli da HB!
Baina oraingo honetan Beste Aldetik dator mehatxua. AIMAk saldoka datoz ihesi haurren mundura, helduen mundutik errefusatuak. Zertara datoz ordea? Ba al dago heldu onik? Lo-li-taren eta HBren munduan arrisku larrian dago.
Irakurri Lagina:
Gidoia: Unai Iturriaga
Irudiak: Alex Sanvi
Argitaratze data: 2018ko urria
Orrialde kopurua: 48 orrialde
Prezioa: 14.00 €
|